XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekonomiaren bilakaera: EE.BB.etan.

Momentu honetan, Mendebaleko zenbait estatutan nabaritzen hasia da orain dela gutti aurreratu zen ekonomiaren beherakada berria.

Ez da denbora asko ekonomiaren ezaugarriak igotzeari ekin ziotela eta estatu batzuetan oraindik birrekuperatu gabe egonik 1.974.eko mailak berriro behera joatekoak dira ezaugarri hauek.

Ipar Ameriketan
Tamaiñaz, ez dago zalantzarik, EE.BBetako ekonomia dugula munduan handiena eta ekonomia gehienei eragiten diena.

Eskualde haietara doazen ondasunak eta kapitalak handik, neurri handi batetan behintzat, herrestan eramaten dute estatu askotako ekonomia.

Honek ez du esan nahi beste estatuek autonomiarik ez dutenik eta ziklo ekonomikoek beren prozeso propioa ez dutela eramaten.

Halaz ere, ekonomia-ardatza bat dago eta momentukoa EE.BB.etakoa da.

Ekonomiaren ezaugarriek diotenez, autoen industriako outputa sektore hau garrantzienetakoa delarik azken bi hilabetetako, 7,2 milioi auto urte izan da, urte honen hasierakoa 9,5 milioi auto urte izan zelarik.

Beraz, urtearen hasieratik amaiera arte ehuneko 24 guttitu da autoen produkzioa.

Berriz ere ikusten da produzitzeko kapazitatea kontsumatzekoa baino handiagoa dela eta plusbalioa gertatzeko zailtasun asko aurkitzen dituela egungo produkzioak.

Oraindik beste alde negatibo batekin aurkitzen da autoen sektorea, alegia, petrolioaren prezioak igo egin direla, gasolina garestiago izanez autoak mugitzeko.

Beraz, prezio igoketa hauek berebil kontsumoa zeharka ukituko du, beroien eskaria erori egingo delarik.

Baina, behin eta berriz esan dudan bezala, Petrolioaren prezio igoketak ia gure Mario enteratzen den behingoz ez du krisi ekonomikorik sortuko, ez orain eta ez lehen, baizik ekonomiaren zenbait birrestrukturazio ekarri, egun oso garbi ikusten den bezala.

Autoen industriarekin lotuta altzairu eta burdinarena dago, industria hauen produkzioaren ehuneko 20, automobilak egiteko erabiltzen delarik.

Beraz, autoen produkzioa guttitu baldin bada, altzairuarenak ere behera egin du.

Hortik aparte, Mendebaleko estatu industrializatuetan siderurgia industriaren birrestrukturazioa egiten ari da langileak guttitu eta produktibitatea igo eta politika honen ondorio nagusiena langabean 18 kopurua puztea da.

Altzairu eta burdina gehiegi produzitzen da munduan zehar eta produziten dena ezin daiteke kontsuma.

Gainera, Mendebaleko enpresa siderurgietako irabazi-tasak lur jota aurkitzen dira, errentabilitatea igotzeko kapitalaren konposaketa organikoa hazi beharrean aurkitzen direlarik agintari ekonomikoak; beste hitz batzuekin esanda, langile sobera dagoela industria honetan.

Momentuan, beste industria bat, behera doana, etxegintzarena da; industria honek ere altzairuaren produkzioa guttitu egiten du.

Etxegintza erortzeko zenbait arrazoi ematen ditu The Economist aldizkariak eta garrantzitsuenak hauexek dira: 1) Kreditoak lehen bezala ez dira ematen, frenatuak izan dira; 2) Interes tasa asko handitu da, dirua lortzea garestitu egin delarik eta 3) Aurreratzeko kapazitateak ere beherakadako ildoari ekin dio eta jakina, ahorrorik ez badago kreditoak emateko eszedenteak ere, behera joaten dira.

Arrazoi guzti hauek izan dira etxegintzaren hazkundeari uko egin diotenak.